lunes, 6 de junio de 2011

Herrerak hil du Joseba

Gaizka
Egin, 1986ko ekaina
Barkatuko didak “hika” idazteagatik, baina oraintxe ezin izango nikek bestela idatzi. Nik ez hindudan ezagutzen joan den larunbata arte, eta hirekin bi minutu baino ezin izan nian hitz egin. Hire arreba Idoiarekin joan ninduan, nire kide izandakoei bisitatxo bat egitera, eta bisita bukatzean aprobetxatu nian azkeneko bost minutuetan beste kideekin pixkat mintzatzeko. Eta horrela sartu ninduan hire kabinan hi eta hire arreba agurtzeko asmoz; zirudienez preso guztion kezka bakarra zuan hauteskundeen roiloa eta kalean jendea nola ibiltzen den. Batez ere “Unidad Popular”ak, hots, Herri Batasunak zer egingo duen datozen hauteskundeetan. Denok batera gentozean igoko ginela 4 edo 5 eskainu, eta guk ikusten genian zuon poza hain handia zela non guri morala igo baitzitzaigun berehalaxe.
Gero autobusean Idoiak komentatu zidaan esan ziala irailean berriz eta azken aldikotz etorriko zela hi urten aurretik bisita bat egitera, gutxi gora behera abenduan edo urtarrilean sei urte t’erdi Estatu espainoleko esterminio espetxeetan pasa ondoren. Tamalez hau izan duk Idoiak egin dian azken bisita. Atzo Idoia ikusi nian manifestapenean hire argazkiarekin eta ia ezin izan zioan argazkiari tinko eta tente eutsi.
Baina beraiek esango diate hirea “heriotza arrunt” bat izan dela, nahiz eta infartoz hil; hori ez duk inoiz izango “heriotza arrunta”. Zeren esterminio espetxe batetan hiltzen den pertsona, bera ez duk hiltzen baizik eta espetxeak hiltzen dik. Hirekin gertatu den eran. Hi, Carabanchelean, Sorian, Burgosen, Puerton, Alcalan, Basaurin, Herreran sei urte pasa ondoren kalera irteteko sei hilabete falta zitzaizkianean. Herrera de la Mancha espetxe delakoak hil hau.
Baina gure gogoan beti bizirik izango haugu, hire borroka segituko diagu azken garaipena hurbil baitago eta guk herriarentzat lortuko diagu.
Joseba beti arte, sekula ez haut ahaztuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario